Mutrikuko alkatetza lortzeko asmoa duten EH Bilduri eta EAJri hamabi proposamen planteatu dizkie Mutrikuko Berdeak Independenteek.
Bi aldeerdiekin mantentzen ari diren bileretan, proposamen horiek guztiak negoziaketarako argudio bezala hartuko dituztela nabarmendu du taldeak. «Proposamen hauek Berdek Independenteak taldeak hauteskundeetara aurkeztu zuen programan finkaturik daude, eta taldearentzat guztiak oinarrizkoak dira».
Mutrikuko udaletxea
Dagoeneko, alderdi bakoitzarekin bilera bana izan dutela azpimarratu dute Berdeak Independenteek, eta batzar horietan EAJk eta EH Bilduk dituzten asmoen berri aukera izan dute. «Lehen bilerak oso emankorrak izan dira. Abiapuntu ona izan dira, eta bataren zein bestearen puntuak elkar puntuak aztertu ditugu, eta horien ondoren, ados ez gauden puntuak zerrendatu nahi izan ditugu».
Proposamen horiekin guztiekin hurrengo egunotan alderdi bakoitzarekin beste batzar bat egin nahi dutela jakitera eman dute Berdeak Independeenteak. «Batzar horretan Alderdi bakoitzak proposamen horiekiko duen konpromisoa eta jarrera ikusi nahi dugu, horren arabera hartuko dugu azken erabakia. Behintzat horien inguruan zer esateko duten eta zein hurbiltzen den gehien jakin nahiko genuke».
Proposamenei dagokionez, bost ildotan banatu dituzte: gardentasuna, partaidetza, mantenua, berreskuratzea eta plan berezia. Honakoak dira proposamenak (Berdeak Independenteak bidalita):
Gardentasuna
- 2004an onartu zen Herri Partaidetzarako Araudiaren artikuluak (1etik 8ra) modu zorrotz batean aplikatuak izan daitezela herritarrek udal informazioa eskuratzeko daukaten eskubidea bermatzeko. Garantia guzkietkin eta luzapenik gabe
- Batzordeen eta osoko bilkuren aktak udalekeo webgunean publikatzea. Osoko bilkuren grabazioa eta publikazioa (Herri Partaidetzarako Araudiaren 5 eta 6 artikuluak).
- Zerbitzu eta langileen kontrataziorako irizpide zehatzez ezarritako konkurtso publikoa erabiltzea
- Konpetentzia bikoiztasuna saihestu. Beste agentziei dagozkien konpetentziak bere gain ez hartzea
Partaidetza
- Mutrikuko Udal Antolamendu Araudiaren birmoldaketa herritarrak udal batzordeetan bertaratzea bere eskubide objektibo bezala bereganatu dezan
- Udalak berez gaindiko erakunde eta agentziekin duten bileren berri zinegotziei aurrez jakinaraztea. Hauek bertan egoteko eskubidea bermatuz
Mantenua
- Mutrikuko herriko mantenu orokorra birgaitzeko akzio plana, dagokion aurrekontu partida bermatuaz
Berreskuratzea
- Mijoa eta Saturraran berreskuratzeko Osoko Plana
- Debara doan kostaldeko errepideeraren hobekuntzat, honek trafikoarekiko dauzkna puntu beltzak zuzenduaz
- Berdeguneen Kudeaketarako Plana. Berdeguneen katalogazio, balorazio eta kudeaketa barneratuko dituena. Hau ere dagokion aurrekontu partida bermatuaz
- Hondakinei buruzko Herri galdeketak agindu zuen bete eta Europear Batasunak erabakitzen dituen birziklapen tasak betetzea
Plan berezia
- Herri galdeketa baten burutuko den orekatua eta herritar guztiei irekita izan behar den partaidetza prozesu bat Mutrikuko Portu Berriaren Plan Bereziari buruz