Curriculumak besapean, gaur goizean azoka zabaldu denetik hasi da jendea Lea-Artibai Ikastetxeko aparkalekuan egon diren hogei enpresen mahaieen aurrean ilarak egiten.
Jendea ilaran, curriculuma entregatzeko zain.
Ā«Etorkizuna hobetzeko asmozĀ», langabeak, lanean dihardutenak eta ikasleak agertu dira lana egiteko aukeren bila azokara, eta Lea-Artibai eta inguruetako enpresa eta erakundeekin zuzeneko harremana izateko aukera eduki dute. Enpresetako ordezkariek curriculumak batu eta enpresen eskarien gaineko informazioa eskaini dieten interesdun guztiei.
Pertsona bi Batz enpresaren mahaian informazioa jasotzen.