Energia fakturetan nola aurreztu aholkatuko dute gaur, Mutrikun
Eraginkortasun energetikoaren inguruan herritarrak informatu eta sentsibilizatzeko helburuarekin, Debabarrenean energia aurreztuz programa jarri du abian Debegesak. «Programa honek energiaren aurrezpena eta eraginkortasun energetikoaren inguruan agent...
Egitasmo horren baitan, Debabarreneko zortzi udalerrietan informazio puntuak ipiniko dira herritarrei etxeko faktura elektrikoa ulertzen lagundu eta etxean aurrezteko aholkuak emateko.
Mutrikuren kasuan, gaur Debegesako bi teknikari zeregin horretan laguntzen ariko dira, Konde kaleko bulegoan egingo dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Enpresei ere bai
Herritarrez gain, zerbitzua enpresa industrialetara ere zabalduko dela iragarri du Debegesak, «berokuntza, klimatizazioa eta argiteria sistemetan aurrezteko jarraibideak emateko» helburuarekin. Programan parte hartzen duten enpresetara bisitak egingo dira, eta era berean, bi saio praktiko ere egingo dira uztailean Debegesaren egoitzan (Eibarren).
Bata, argiteriari buruzko lan saioa, uztailaren 3an egingo da, eta bestea, berogailu eta hotz sistemari buruzkoa, uztailaren 17an.
Parte hartzeko interesa duten enpresa industrialek ekainaren 19a baino lehen eman beharko dute izena.
Informazio gehiago nahi duten interesatuek Debegesara deitu dezakete, 943-820 110 telefono zenbakira.