Zapatuan, ekainak 20, beste urte batzuetan baino jende gutxiago batu bazen ere, Ondarroako, Eibarko, Arrasateko, Azpeitiako, Zumarragako, Soraluzeko eta Legazpiko judo elkarteetako 70 gaztetxo batu ziren sariketan. Giro ona egon zen ikasturte amaierako ekitaldian, eta judoka guztiek tatami gainean gozatzeko aukera izan zuten egin ziren borrokaldietan. Amaieran, parte hartzaile bakoitzak bere saria jaso zuen.
Ondarroako Judo sariketa jokatu zuten judokak Luis Ferreño Artibai Judo Taldeko entrenatzaileagaz.