Elantxobeko bandera lehiatuko dute, 12:00etan hasita. Hain zuzen ere, KAE 1 ligako hirugarren jardunaldia izango da, aurreko asteburuan Zarautzen egin baitzituzten lehenengo bi jardunaldiak.
Estropada lau kalek osatuko dute, eta arraunlariek lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. Hala, hamabi traineru lehiatuko dira, hiru txandatan banatuta.
Lehenengo txandan, etxeko arraun taldeagaz batera, Orio, Zarautz eta Santoña lehiatuko dira. Bigarren txandan, Ondarroa, Santurtzi, Zumaia eta Donostiarra egongo dira. Hirugarren txandan, berriz, Lekittarra, Deusto, Getaria eta Pedreña irtengo dira.
Estropada amaitzean, irabazleak uretan jasoko du Elantxobeko bandera. Horregaz batera, 2.015 euro jasoko ditu arraun talde garaileak.
Lekittarra bigarren
Aurreko asteburuan lehenengo bi jardunaldiak burutu ostean, KAE 1 ligako lehenengoa sailkapen orokorrean, 24 puntugaz.
Lekittarra bigarrenak 19 puntu ditu, eta 17 puntugaz berdinduta daude Deusto, Pedreña eta Donostiarra. Ondarroa 16 puntu ditu, eta sailkapeneko seigarreana da, atzetik Zumaia dago puntu berdinekin.