Azken erabakien arabera, datorren eguaztenera [uztailak 1] arte ezin izango da antxoarik arrantzatu Bizkaiko Golko osoan. Arrantzaleek eurek adostuta, azken asteotan ezin izan da Bilbo paretik Hondarribia artean antxoarik arrantzatu, baina oraingo honetan, kosta osora zabaldu da debekua.
Ondarroako portuan ontzi bakar batzuk ageri ziren gaur goizean
Hain zuzen ere, atzo [ekainak 24] 18:00etan, sartu zen indarrean neurri berria eta martitzen gaua heldu bitartean, beste zeregin batzuetan aritu beharko dute antxoatara joan nahi dutenek.
Antxoari dagokionez, aspaldiko asteotan ez modura, asteon antxoa ale batzuk saldu dituzte Kalare Deuna kofradian. Ontziek SantoƱa parean harrapatutako tamaina txikiko antxoa, kiloan 45 eta 60 ale artekoa, lehorreratu zuten martitzenean [ekainak 23] eta eguaztenean [ekainak 24]. Guztira, 18.900 kilo saldu ziren; tamaina handiagoko arraina 2,60 euro inguruan eta txikiena 1,10 eurotan.
Amuko arrantzaleei dagokionez, legatzetan jarraitzen dute.
ASTEKO ARRAIN SALMENTA
Astelehena [ekainak 22]
- Hegaluzea. 10.500 kilo: 3,67 euro, bataz beste.
Martitzena [ekainak 23]
- Salbeoa. 3.700 kilo: 0,18 euro, bataz beste.
- Antxoa. 15.500 kilo: 1,45 euro, bataz beste.
- Boba. 3.700 kilo: 0,45 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 4.500 kilo: 1,79 euro, bataz beste.
Eguaztena [ekainak 24]
- Salbeoa. 3.800 kilo: 0,08 euro, bataz beste.
- Antxoa. 3.400 kilo: 1,81 euro, bataz beste.
- Txitxarro baltza. 7.500 kilo: 0,40 euro, bataz beste.
- Betandia. 4.000 kilo: 1,15 euro, bataz beste.
- Boba. 4.400 kilo: 0,27 euro, bataz beste.
- Salba. 1.700 kilo: 0,92 euro, bataz beste.
- Txitxarro zuria. 1.100 kilo: 1,23 euro, bataz beste.