Mikel Nuñez Lauzirika pianojolea eta Nerea Alberdi bibolinjolearen laguntzagaz
Kanta Txikien Indarra bere lan berriaren abestiak aurreratuko ditu barikuan, 20:30etan emango duen kontzertuan.
Josu Bergara kantautorea.
Josu Bergara kantautoreak (1979an, Ean jaioa, Bizkaian) ibilbide oparoa izan du musika munduan. Txikitatik biolontxelo ikasketak hasi eta hamazortzi urterekin gitarra hartu zuenetik abestiak konposatzen ibili da. Euskal Herriko ehunka eszenatoki eta Londres, Bartzelona, Madril edo Valentzia hirietan ere kontzertuak eskaini ditu. Urrian bere laugarren diskoa argitaratuko du, Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabatutako lana.