Hondartza denontzat!
Lekeitiarrak gara eta Lekeition hondartza denboraldia ekainaren 1ean hasten da, sorosleekin batera.
Guretzat, aldiz, gurpildun aulkian egoteagatik, denboraldia uztailaren 1ean hasten da. Zergatik?
2009tik gatoz diskriminazio egoera hau salatzen, baina oraindik inork ez digu konponbiderik eman. Ezta erantzunik eman ere.
2012an egunkari honeta bertan idatzi bat argitara eman zen: «Nongoa zara? pelmiñekua».
Bada, ez gara isilduko eta pelmiñekua izaten jarraituko dugu, lekeitiar danok eskubide berdinak izan arte.
Eskatzen dugun bakarra da Hondartza Denontzat kanpaina ekainaren 1an hastea. Ulertzeko, Isuntza hondartzan gurpildun aulkian daudenentzako jartzen den plataforma eta uretara sartzeko aulki berezia ekainaren 1etik denon eskura izatea.
Espero dugu, datorren urtean berriro beste idatzirik egin behar ez izatea. Horrek adierazi nahiko duelako gure eskariari erantzuna eman zaiola.
Eskerrik asko Hitza, pelmiñekuari toki bat egitearren.
– Lexuri Badiola eta Gorosti Txopitea. Lekeitio