Pozik eta gogotsu jaitsi dira Lekeitioko kuadrillak, gaur arratsaldean, Telefonikatik plazara 2015eko San Antolin jaiei hasiera emateko. Era guztietako mozorroak soinean, suhiltzaileek, piratek, aingeruek, naufragoek… Anteron txamarrotia doinuagaz dantzan egin dute ibilbide osoa Lekitto Musika Banda eta Aittitta Makurra txarangaren doinuei jarraituz.
Koldo Goitia alkatearen berben ondoren bota du txupina Karmen Piñelek. Lekeitioko eskulan taldeko kideak «jaiak ondo pasatzeko» esan die plaza betetzen zuten herritar guztiei. Haren ondoren jaitsi da Antero kanpandorretik, eta udaletxeko balkoitik agurtu ditu lekeitiarrak gozokiak ere botata.
Oihan Vegak eman ditu jakitera kuadrillen sariak. Aurtengo irabazleak, Caribeko piratak. Saria eraman dute bai eta ere ijitoen ezkontza irudikatu dutenek eta Air plane Lekittok.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.