Udaberrian, eguraldi txarra egin zuenean,
pagoa erori zen Santa Eufemiko Urregarai zelaian. Orain, Aulestiko Udalak pagoa saltzea erabaki du. Horretarako, baina, enkantea egingo du udalak. Pagoa erosi nahi dutenek urriaren 16a orduko euren eskaintza egin ahalko dute.
Pagoa, jausita, Urregarai zelaian
Eskaintza ekonomikoa
sobre itxi batean aurkeztu beharko dute interesatuek. Hori bai,
gutxienez 180 euro eskaini behar direla jakitera eman du Aulestiko Udalak. “Eskaintzak jasoteko azken eguna urriaren 16ko 12:00ak izango da”.
Horretarako, interesatuek euren eskaintzak
aulestiko udal idazkaritzan (Donibane enparantza 1, 94-627 90 06)
aurkeztu beharko dituzte. “Eskaintza ekonomikoarekin batera norbere datuak aurkeztu beharko dira (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia)”.
Behin eskaintza guztiak hartu eta gero, pagoa eskaintza ekonomiko onena egin duenari emango diotela jakitera eman dute udal ordezkariek.