Iñigo Martinezek ez du Espainiako selekzioarekin jokatuko, min hartu duelako
Aurreko zapatuan Malagaren aurka jokatutako partidan min hartu zuen ezker aldakan, eta, beraz, ez du jokatuko Espainiako selekzioagaz Luxemburgo eta Ucraniaren aurka. Bihar Las Rozas futbol hirian elkartzekoa zen Espainiako selekzioko gainontzeko jokalariekin, neurketak prestatzeko.