Gurasoentzako hitzaldia emango dute etzi Munitibarren
Hezkidetza eta genero indarkeria izenburupean hitzaldia emango dute Irati Arrillagak eta Izaskun Solagaistuak.
Udaletxean izango da berbaldia, eta 18:00etan ipini dute hitzordua. Gurasoei zuzenduta antolatu du berdintasun batzordeak, eta horregatik, haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jakinarazi dute.