Eibarko Ipurua taldeagaz lehiatu dira, Zaragozan, lau egunez, Aranbarri markina-xemeindarra (kadete maila) eta Aranburu eta Bilbao ondarrutarrak (alebin maila),. Giro izugarria egon da lau egun horietan, gimnastika erritmikoa kirol minoritarioa izan arren, pasioz bizi delako.

Gimnastika erritmikoa; argazkian, Alaitz Aranbarri
75 taldek eta 3.000 gimnastak lehiatu dute Espainiako Kopa, eta horrenbestez, bertoko gimnastek lortutako emaitzak bikainak izan dira.
Barikuan lehiatu zuten kadeteek, eta txapelketara joan ziren bi euskal taldeek lortu zuten podiuma: Tolosa izan zen irabazlea, eta Ipurua bigarrena; haien atzetik, hirugarren, kanariarrak izan ziren. “A ze poza hartu genuen bettan egon ginenok. Ariketa ia perfektua egin zuten; are gehiago, konturan hartuta bertan zegoen konzentrazioa eta tentsioa”, esan du Aranbarriren aitak.
Eibarko Ipurua taldeko kadeteak eta alebinak, Zaragozan
Domekan lehiatu ziren alebinak, tartean Enara Bilbao eta Lur Aranburu ondarrutarrak. Eskuratu zuten postua –hamargarren postua– bikaina izan zen,
Emaitzak ikusita, Ipurua taldea “oso pozik” dago neskek emandako mailagaz, errendimenduagaz. Bakarkako lehiaketak prestatzen hasiko dira orain.