Euskadiko Goma Gaineko lehian laugarren egin du Muruetak
320 kilotan, Euskadiko Goma Gaineko 4X4 sokatira txapelketaren finala zapatuan jokatu zuten Ezpeletan (Lapurdi). Murueta Sokatira Kirol klubeko ordezkariak laugarren sailkatu ziren.Euskal Herriko sei sokatira taldeen artean Ibarra talde gizpuzkoarra na...
Euskal Herriko sei sokatira taldeen artean Ibarra talde gizpuzkoarra nagusitu zen.
Amaiur sailkatu zen bigarren, eta Ñapurrak taldeak lortu zuen hirugarren postua.
Ibarra B taldea eta Sokarri A taldea bosgarren eta seigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Jon Eskibel Murueta Sokatira Kirol klubeko kideak azaldu duenez, bigarren izateko aukerekin heldu ziren azken tiraldira, baina, ez zuten lortu: «Azken tiraldira bigarren izateko aukerekin heldu ginen, baina Amaiur talde indartsuagaz ezin izan genuen».
Ñapurrak taldeagaz berdinduta, berdinketa hautsi behar izan zuten, eta ez zuten zorterik izan, «azkenean laugarren postuagaz konformatu behar izan ginen».
Murueta taldeko sokatiralariak nabarmendu duenez, maila altua egon zen finalean: «Presio itzelezko tiraldiak egin genituen, kalitate oso oneko taldeen kontra aritu ginen. Amaiur, Ñapurrak eta Ibarra oso gogor aritu ziren, eta gu denei gerra ematen».
Finaleko esperientziagaz pozik eta egindako lanagaz gustura daude Murueta Sokatira Kirol klubeko kideak: «Oso gustura aritu ginen, talde indartsuenei aurpegia emanez eta sentsazio oso onakaz; batez ere horrekin geratzen gara».