Azpiko Errotarainoko espaloia, amaitzear
Seguruenik gaur amaituko dira Beko-Benta kaletik Azpiko Errota auzoko parkearen amaierara arte luzatu duten espaloia egiteko lanak. Oinezkoen pasabidea errazteko asmoz, espaloi bat eraikitzea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Sarrera estutu dute apur...
Seguruenik gaur amaituko dira Beko-Benta kaletik Azpiko Errota auzoko parkearen amaierara arte luzatu duten espaloia egiteko lanak. Oinezkoen pasabidea errazteko asmoz, espaloi bat eraikitzea erabaki du Markina-Xemeingo Udalak. Sarrera estutu dute apur bat eta espaloiaren egitura zehaztu ondoren, azken zatiko baldosak jartzen ari dira beharginak.