2016. urteagaz batera, erabakiaren aroan bete betean sartu garela nabarmendu du Lekeitioko Gure Esku Dagok. Ekainean Herri galdeketak burutuko dira Euskal Herriko herri askotan, eta dinamikak ez daukala atzera bueltarik esan dute.
Independentzia plaza kolorez jantzi zuen Gure Esku Dagok Gabonetan. Argazkia: Koldo Leniz.
Baina, Gure Esku Dago dinamikak aurrera egiteko sostengu ekonomikoa behar du, eta horretarako
bazkide kanpaina jarri dute abian, ireki berri den erabakiaren aroa amaieraino eramateko. Horren inguruko informazioa emateko herri batzarra egingo da
zapatuan [otsailak 13], 12:00etan, kultur etxeko
Azkue aretoan. Kanpainaren nondik norakoak ezagutu eta bazkide egiteko aukera egongo da.
“Duela bi urte Gure Esku Dago dinamika antolatzen hasi ginenean oinarrizko ideia batek batu gintuen, herri bat gara eta erabakitzeko eskubidea daukagu. Urte bi hauetan, oso giro onean, elkarlanean eta ilusio handiz, ekimen ugari burutu ditugu: Giza Kateak, aurkezpenak, mosaikoak, erabakiak ehunduz futbol zelaien ekimena”, gogora ekarri dute. Orain berriz, nahi duenak bazkide egiteko aukera izango du. “Erabakiaren aroaren protagonistak herritarrak garelako, egin zaitez bazkide”.
Kanpainaren irudia.