Gure Esku Dagok abian jarritako
bazkide kanpaina azaldu dute gaur goizean, Lekeition. Lekeitioko herri dinamikako kideek erabakira iristeko bermerik onena herritarron parte hartzea dela azaldu dute, eta proiektuak aurrera egiteko bazkideak behar direla azpimarratu dute.
Lekeitioko Gure Esku Dagok deituta, gaur goizean egin duten bilera.
“Gure Esku Dago dinamika sortu zen unetik, herritarron protagonismoa eta partehartzeari esker eman ditugu emandako aurrera pausuak. Orain, dinamikan modu batera edo bestera parte hartu duten herritar guztiei dei egiten diegu bazkidetzeko”, esan dute.
Azaldu dutenez,
hiru bide daude bazkide egiteko:
- Gure Esku Dagoko batzordeko kideekin harremanetan jarri eta bazkide-fitxa beteta.
- Interneten bidez Gure Esku Dagoren webgunean sartu eta bazkide fitxa beteta.
- Puntualki dirua eman nahi dutenek, kontu zenbaki batera dirua sartuta.
Orain artean mila modutan dinamikan parte hartu duten herritar guztiei
bazkidetzeko gonbidapena egin diete, “orain artean bezala, elkarrekin osatzen dugulako Gure Esku Dago”.
Jendea azalpenak entzuten, Lekeitioko Gure Esku Dagok gaur goizean egin duen bileran.
Bazkide kanpainaren berri emateagaz gainera,
hurrengo egingo dituzten
ekintzak ere aurreratu dituzte Lekeitioko Gure Esku Dagoko kideek.
Martxoaren 11rako kriseiluen ekimena egingo dute,
martxoaren 19an, berriz, Kafe Solasaldia egongo da Zelai Nikoasegaz. 11:30ean jarri dute ordua, Barandiaran aretoan.
Bestalde, domekero, Eskolapeko kioskoan egongo direla jakitera eman dute, kriseiluak lortu zein bazkide egin ahal izateko. 12:00etatik 14:00etara egongo da zabalik kioskoa.