Euskara eta euskal komunitatearen interneteko lehen mailako domeinua izango du hemendik aurrera Markina-Xemeingo Udalak,
.eus domeinua. Domeinu horrek euskararen aldeko apustuan duen garrantziaz ohartuta, ezinbestekotzat jo dute aktibatzea eta jadanik udalaren webgunea ikusi nahi duten guztiek
www.markina-xemein.eus helbidea erabili beharko dute.
Webguneagaz gain, datozen egunetan, posta elektronikoko helbide guztiak ere .eus domeinura bideratuko dituztela jakitera eman du udalak. Horrez gain, domeinu hau edonork erabili dezakeela gogorarazi dute eta eskatzeko prozedura ohiko hornitzaileren bidez edo
www.domeinuak.eus web gunearen bitartez egin daitekeela azaldu du udalak.
. eus domeinua.