Gorka Etxebarrieta: ' UrdaiPRUG'
Urdaibaiko planak enpresariek gurean hasten jarraitzeko zuten eta orain ezartzeko izan ahal duten nahia mugatzen ote du?Halere, arau honen alde positiboak goraipatzeko eta komentatutako negatiboen gainean zenbait galdera luzatzeko prest dagoenik ere badago. Ni neu horien artean. Plana, lehen, orain eta bihar, gutxi batzuen burutapen eta nahi partikularren aurrean, lurraldearen erabilera eta kudeaketa jasangarri zein iraunkor bat bermatzeko jaio zen eta bizi da, jabetza pribatu guztien gainetik lurra denon ondarea delako.
Lana, lehen, orain eta bihar ekintzaile izatetik enpresari bilakatzera pasatzen direnei zor zaie. Eta Euskal Herrian nabarmentzen den industria motaren kasuan, logistika plan egoki eta iraunkor bat izateak enpresari hauen erabakiengan pisu handia du. Urdaibaiko planak enpresariek gurean hasten jarraitzeko zuten eta orain ezartzeko izan ahal duten nahia mugatzen ote du? Esandakoari erreparatu beharrean, herriarekin bat erakunde publikoetatik bultzatu behar den garraiobide plangintza jasangarri bezain egoki baten bitartez eskualdeak duen isolamenduaren hobekuntzan ez ahal dago gakoa?
Gure bizitza, lehen, orain eta bihar bisitari guztiak txundituta uzten dituen eremu liluragarri honetan ematen jarraitzeko asmo argia dugu. Halere, lana eta aisialdirako denbora toki berean ematea, askorentzat, egungo ekonomia plangintzarekin –non zerbitzuen kontzentrazioa eta ez lokalizazioa gailentzen den– fikzioa da. Teknologia berrien garapenak; telelana zein coworking-a bezalako lanen hedapenak; edo eragile publikoetatik ekonomia eta produktu jasangarrien garapenean, eta ez logistikan, oinarritutako enpresak gure eskualdean hasi, bizi eta hedatzeko apustua egitera bultzatzea izan daitezke kontziliazio mailaren egoera hobera eraman dezaketen neurri aurrerakoiak. Beraz, laburbildutako hiru puntu hauekin soilik, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak gure eta gure ondorengoek jasoko duten herentziaren alde gure kontran baino askoz gehiago egin eta egingo duela defendatzeko ideia tinkoa daukat. Are gehiago, hiri lurzoruan egiten diren zenbait jardueretan ere eskua sartu beharko luketela proposatuko nuke. Baratze ludikoen diseinu eta plangintza bateratuan, bizikleta, autobus elektriko eta beste garraiobide jasangarrientzako udal kudeaketa amankomun baten ezarpenean, eta duda barik, eskualdeko zenbait herrietako hiri lurzoruan fuste, gustu eta batez ere komunitate ideia gabe altxatu diren txalet ugarien itxura penagarria behingoz gelditzearren, gutxieneko udal hirigintza-arau homogeneo batzuen agindu arrazoitu batzuen garapenean. Guzti honetan, asko lagunduko luke landa eremuaren defentsan lan eskerga egiten duten pentsatzaile hauen irizpidea zein den jakitea.Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak gure eta gure ondorengoek jasoko duten herentziaren alde gure kontran baino askoz gehiago egin eta egingo duela defendatzeko ideia tinkoa daukat