Mutrikuko Berriketalagunak estreinako elkartu dira, afari giroan
Mutrikuko Berriketalagunak egitasmoak bi urte abian badaramatza ere, aurreko barikuan batu ziren, estreinako, esperientzian parte hartzen ari direnak. Beheko Plazan egindako afari-meriendan hamasei bidelagun eta bidailari elkartu ziren.Hain zuzen ere, ...
Hain zuzen ere, euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuta, Mutrikuko Berriketalagunak astero-astero batzen dira, baina ez zuten elkar ezagutzen. «Hainbat bikote ari gara astean behin elkartzen, baina ez dugu beste bikoteekin batera elkar ezagutzeko aukerarik eduki. Hiztun berriek elkarrekin esperientziak trukatzeko aukera izan zuten, bai eta horien bidelagun direnek ere. Berriketalaguna ez da biren gauza, talde oso baten egitasmoa baino», adierazi dute Bai Txo! euskara elkarteko kideek.
Orain arteko esperientziarekin gustura daudela aitortu dute Bai Txo! elkarteko arduradunek, eta aurrera begira ere, egitasmoarekin jarraitzeko asmoa dute. Uda sasoiko atsedenaldiaren ondoren, udazkenean ekingo diote euskara partekartzeko lanari.