Balea txiki bat hilda agertu da Saturraran hondartzaren atzeko aldean
Nerea Bedialauneta/ Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
Mutrikuko Saturraran hondartzan beharrean dauden Gurutze Gorriko sorosleek balea txiki bat hilik aurkitu dute joan den asteburuan. Zehatz esateko, balea Saturraraneko harkaitz handien atzeko aldean dauden harkaitzetan agertu da, hondartza nudistaren atzean.
Jakitera eman dutenez, balea harkaitz tartean agertu da, eta ez da erraza bertara heltzea. Hortaz, animalia ezin aterata dabiltza.
Zailtasun horren aurrean, Gurutze Gorriak, momentuz, zain egotea erabaki du, ea urak animalia toki errazago batera eramaten duen eta gero han hartu. “Momentu honetan harkaitz artean harrapatuta dago balea, eta ezinezkoa da bertara sartu eta ateratzea. Zain gaude ea urak beste toki batera eramaten duen”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.