Hauteskundeetara begira hainbat ekimen antolatu ditu Ondarroako EH Bilduk
Irailaren 25eko hauteskundeen aurrean hainbat ekimen antolatu ditu Ondarroako EH Bilduk. Aste honetarako, esate baterako, hiru ekimen antolatu dituzte.
Bihar [irailak 6], 19:00etatik aurrera, Ondarroako EH Bilgunea inauguratuko dute. Herritarrak Antiguako Ama 2an (Lehengo BBK) jarri duten bilgunera gonbidatu dituzte. Inaugurazioagaz batera, batzar zabala egingo dute, eta ostean, luntxa ere egongo da bertaratzen direnentzako.
Bestalde, etzi [irailak 7], 18:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian Denon Herria eragile eta herritarrentzako aurkezpena egingo dela jakitera eman dute. Azkenik, eguenean [irailak 8], 20:00etatik aurrera Bilboko Areatzan egingo den kanpaina hasierako ekitaldira gonbidatu dituzte herritarrak. Ondarroatik autobusa egongo da, 18:30ean irtengo du, eta bertara joan nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena Anaitasuna eta Kulixka tabernetan.