Eguzki talde ekologistako kideek jakitera eman dutenez, Mijoan ur sameamendua eskatzen duen mozioa sartu dute
Mutrikuko Udalean. “Mozio horretan Mutrikuko udal ordezkariei Eusko Jaurlaritzan Mijoan ur saneamendua egiteko presioa sartzeko eskatu diegu”.
Talde ekologistako kideek nabarmendu dutenez, urte asko daramatzate
Mijoa errekaren egoera txarra salatzen. “Oso haserre eta nekatuta gaude. Erreka horren egoera gero eta txarragoa dela iruditzen zaigu, eta erakundeek ez dute arazoa konpontzeko ezer egiten. Edozelako isurketak gertatzen dira erreka horretan, batzuk nahi barik eta beste asko nahita”.
Isurketa jarraien ondorioz, errekako
ekosistema ezin dela biziberritu ere azpimarratu dute. “Bertan bizi diren animaliak gehitzen hasten direnean, isurketa bat gertatzen da, eta dena hiltzen du. Baina isurketa horiek ez dituzte errekako animaliak kaltetzen bakarrik. Errekako kiratsak eta usain txarrak San Jeronimo, Pikupe eta Saturrarango bizilagunak ere kaltetzen ditu, inguruetan kalte ekonomikoak ere eraginez”.
Udan Mijoa errekan egondako isurketa bat. Argazkia: Eguzki
Era berean, Mijoako erreka
ur zikinak botatzeko estolderia ere bihurtu dela diote, Saturrarango eta Ondarroako hondartzetako urak ere kaltetuz. “Mijoako erreka bisoi europarraren babeserako plan berezian sartuta dago. Kontraesana da bisoa babesteta, eta gero, bizitzeko behar duen jatekoa kentzea eta kutsatzea. Hainbat erakundek Gipuzkoan 2007-2011 urteetarako azpiegitura hidraulikoak eraikitzeko egin zuten akordioak 3 milioi euro aurreikusi zituen Mijoan hobekuntzak egiteko. Orduan, zergatik ateratzen da behin eta berriro Mijoako saneamenduaren obra?”.
Plan estrategikoa onartu eta bost urtera saneamendua ez dela egin ere salatu dute. “Urtarrilean onartutako 2016-2021 urteetarako plan hidrologiko berriak Mijoako saneamendua egitea aurreikusi du berriro, oraingoan, 3,6 milioiko aurrekontuarekin. Baina lanak hasteko datarik ez dute ipini. Zergatik? Bitarteko ekonomiko gehien ipini behar duenak (Eusko Jaurlaritzak) oraindik ez duelako dirurik ipini”.
Erakundeei eskaria
Egoera ikusita,
Mijoa errekan egin behar diren saneamendu lanak Eusko Jaurlaritzak 2017ko aurrekontuetan sartu eta martxan jarri ditzan exijitzeko eskatu dio Mutrikuko Udalari. “2017ko udarako erreka garbi eta bizi bat nahi dugu”.
Era berean, Eusko Jaurlaritza
ri eta bereziki Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Sailari, URAri (Uraren Euskal Agentzia), Gipuzkoako Ur Kontsortzioari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztutako eskariaren berri ere emateko eskatu diote Mutrikuko Udalari.