Zesta-puntako Udazken txapelketaren finalerdiak jokatuko dira Mutrikun
Bihar [abenduak 2], 19:00etatik aurrera, Udazken sariko finalerdiak jokatuko dituzte Mutrikuko Miruaitz frontoian. Txapelketa, hain zuzen ere, alebin eta txiki mailako puntistak ari dira jokatzen, eta finalerako txartela lortzeko lehian Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteko bederatzi jokalari (hiru alebinetan eta beste sei txiki mailan) ariko dira nor baino nor.
Honakoak dira kinieletan maila ona erakutsi eta gero, alebin mailan finalerdian ariko direnak: alde batetik, Unax Zubizarretak (Danok Bat) eta Aimar Floresek (Danok Bat) osatutako bikoteak Arteaga eta Itotzen aurka ariko dira, eta, bestetik, Agirre eta Manex Ansola (Danok Bat) Galarragaren eta Merinoren aurko jokatuko du.
Txikien mailan, bestalde, honako lau bikoteek jokatuko dure finalerdia: alde batetik, Egañaren eta Erlantz Urreistiren (Danok Bat) aurka neurtuko dituzte indarrak Eñaut Urreistik (Danok Bat) eta Alain Basterretxeak (Danok Bat), eta, bestetik, Markel Elezgaraik (Danok Bat) eta Hodel Arrillagak (Danok Bat) osatutako bikoteak Aizpuruaren eta Unax Urkiriren (Danok Bat) aurka jokatuko dute.