Gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo [abenduak 4] eguerdian, Durangoko Azokaren aurrean. Durangoko Gorka Fraileren lagun eta senideen plataformak deituta egin zen ekimena, eta bertan
300 bat lagun inguru batu ziren,
Larriki gaixo dauden presoak kalera, S.O.S. lelopean.
Azokaren ate aurrean batu ziren lagun eta senideek larriki gaixorik dauden
11 preso politikoak gogoan izan zituzten; Ibon Iparragirre ondarrutarra, Josetxo Arizkuren Ruiz, Garikoitz Arruarte, Jagoba Codo, IƱaki Etxeberria, Gorka Fraile, Aitzol Gogorza, Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Txuz Martin, Joseba Borde eta Ibon Fernandez Iradi, hain zuzen ere.
Protestaren bukaeran, adierazpen bat irakurri zuten. Euskal presoen ezartzen dizkieten salbuespen neurriak salatu nahi izan zituzten, eta gaixo daudenen kasuan, kartzelan haien egoera okertzen dela gogorarazi zuten.
Azoka aurrean egindako elkarretaratzea. Argazkia: Iparra Galdu Baik
Larriki gaixorik dagoen Ibon Iparragirre ondarrutarraren aldeko beste ekimen bat ere egin da asteburuan. Iparragirreren Oiartzungo lagunek antolatuta,
gaztain erre jana egin zen barikuan [abenduak 2], Oiartzungo plazan. “Ibon, hain zuzen ere, Oiartzunen hasi zen gaztain erreak saltzen, eta horregaz lotuta, ekimen hau egitea bururatu zitzaien Oiartzungo lagunei. Orain hiru urte hasi ginen ekimena antolatzen”, adierazi dute Iparragirreren lagunek.
Iban Lekunberri Ondarroako gaztaina-saltzailea egon zen Oiartzunen, eta 18:00etatik 21:00etara egindako ekimenera, jende asko gerturatu zen. Antolatzaileek adierazi dutenez,
200 bat lagun inguru batu ziren gaztaina erreak jaten. Aldi berean, Iparragirreren inguruko dokumental bat ere proiektatu zuten.
Oiartzunen egindako gaztain erre jana. Argazkia: Ibonen lagunak