14.771 zenbakiak lortu du Hemen be bai elkartearen 500 euroko sari nagusia
Urtarrilaren 12an jaso beharko dute sarituek saria, Kontzekupean egingo duten jaialdian. Bi egun edukiko dituzte sarituek txartelak elkarteko dendetan gastatzekoMarkina-Xemeingo Hemen be bai merkatarien elkarteak Gabonetako zozketako zenbaki sarituak a...
Urtarrilaren 12an jaso beharko dute sarituek saria, Kontzekupean egingo duten jaialdian. Bi egun edukiko dituzte sarituek txartelak elkarteko dendetan gastatzeko
Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatarien elkarteak Gabonetako zozketako zenbaki sarituak atera zituen atzo eguerdian elkartearen lokalean egindako zozketan. Abenduan, elkarteko dendetan erosketak egin dituztenei txartelak banatu zizkieten, eta horietako batzuk, orain, saria edukiko dute.500 euroko sari nagusia 14.771 zenbakidun txartela duenarentzat izango da, eta 250 euroko beste bi sariak, berriz, 8.473 eta 10.247 zenbakia dutenek eskuratuko dituzte. Horiez gain, 100 euroko beste hamar sari ere banatuko ditu merkatarien elkarteak.
13 sariak Hemen be bai elkarteak urtarrilaren 12an Kontzekupean egingo duen jaialdian banatuko dituzte. Horretaz gainera, jan-edana ere egongo dela aurreratu dute.
Bestalde, saria duten txartelaren jabeak jaialdira joan behar dutela azaldu dute oparia eskuratzeko. «Agertu ezik, saria ordezko zenbakia duenarentzako izango da, eta hori ere ez balego, saria hutsik geratuko litzateke. Hau da, ez luke inork eramango», zehaztu dute.
Saria lortzen dutenek hurrengo egun biak edukiko dituzte, diru kopuru hori elkarteko dendetan gastatzeko, urtarrilaren 13a eta 14a, hain zuzen.