Gernikak Mensajero taldea hartuko du domekan, Urbietan
Gernikak Mensajero taldearen kontra jokatuko du Urbietan etzi, 18:00etatik aurrera.2. mailako 2. multzoko sailkapenean seigarrena da talde gernikarra, 32 puntugaz 6 puntu gutxiago ditu hamabosgarren dagoen talde kanariarrak. Sailkapenaren goikaldean, G...
2. mailako 2. multzoko sailkapenean seigarrena da talde gernikarra, 32 puntugaz 6 puntu gutxiago ditu hamabosgarren dagoen talde kanariarrak. Sailkapenaren goikaldean, Gernikarengandik puntu batera daude Leioa eta Real Union. Bilbao Athleticek 34 puntu dauzka, eta Toledo bigarrenak, 36. Albacete da sailkapenburu, 40 puntu bilduta.
Gernikak orain arte bederatzi partida irabazi, bost berdindu eta zazpi galdu ditu.
Aurreko domekan bana berdindu zuen Navalcarneroren zelaian. 64. minutuan Joaquinek sartu zuen etxekoen gola, eta neurketa amaitzeko minutu bakarraren faltan, Etxabek egin zuen berdinketaren gola.