Gran Canariaren kontra jokatuko du Lointek Gernika Bizkaiak
Lointek Gernika Bizkaiak Spar Gran Canariaren kontra jokatuko du Malosten, bihar 18:30ean hasita.Emakumezkoen Ligaren sailkapenean azken aurreko postuan dago talde kanariarra, baina horrek ez du Mario Lopez entrenatzailea lasaitzen. Izan ere, haren ber...
Emakumezkoen Ligaren sailkapenean azken aurreko postuan dago talde kanariarra, baina horrek ez du Mario Lopez entrenatzailea lasaitzen. Izan ere, haren berbetan, aurkari «gogorra» da, urtero Malosten gauzak zail jartzen dizkietena.
Konfiantza irabazten
Etxeko zaleen aurrean garaipena eskuratzea da talde gernikarraren helburua.
Lointek Gernika Bizkaiaren entrenatzailearen ustez, aurreko jardunaldian Araskiren kontrako derbian nagusitzeak «konfiantza» irabazteko balio izan dio taldeari: «Zuzeneko aurkari baten aurka kantxa zail batean lortutako garaipenak konfiantza irabazteko balio behar digu».
Partiduz partidu joanda, sailkapeneko hirugarren postuari eustea da Lointek Gernika Bizkiaren erronka. 24 puntu bildu ditu orain arteko jardunaldietan, eta haren atzetik puntu bakarrera dago Lacturale Araski talde gasteiztarra.
Gainera, sailkapenaren goikaldea puri-purian dago. Izan ere, Araskiren atzetik 23 puntu ditu CB Al Qazeres Extremadura taldeak, eta lau talde 22na puntugaz daude jarraian: Campus Promete LF, Star Center-Uni Ferrol, Mann-Filter eta Cadi La Seu.
Bestalde, Perfumerias Avenidak lidertzari eusten dio, 29 puntugaz, eta puntu bat gutxiago dauka Spar Citylift Gironak.