Eskola Bidearen herri mahaian parte hartzera deitu dute
Iazko modura, aurten ere, bere bidea egiten jarraitu gura du Gernika-Lumoko Eskola Bideak; hala, iaz martxan jarritako herri mahaia «zabalean» parte hartzera deitu dituzte herritarrak.Eskola bidea «hobetzen eta indartzen» jarriko dituzte ahaleginak...
Eskola bidea «hobetzen eta indartzen» jarriko dituzte ahaleginak urte berri honetan ere, eta udalerriko eskolek elkarlanean jarraituko dute osasun sareagaz eta udalagaz.
Horiek guztiek, besteak beste, Eskola Bideak izan duen eragina neurtzea izango dute helburu. Horregaz batera, Eskola Bidearen erabilera bultzatzen jarri gura dituzte indarrak, eta aurreko ikasturtean adostutako hobekuntza proposamenak gauzatzea ere izango dute xede. Hala, eskolaz kanpoko ekintzetara joateko autorik ez erabiltzeko neurriak proposatzea ere izango da aurtengo helburuetako bat.
Horiek lortze aldera, beraz, lanean jarrituko dute; esaterako, ikastetxeetan erabilera handitzeko ekintzak bideratuko dituztela aurreratu dute, eta galdetegiekin iritzi eta proposamenak jasoko dituztela gaineratu dute. Era berean, Eskola Bidearen proposamena Herri Antolamendurako Plan Orokorrean eta Mugikortasun Planean txertatzeko ahalegina egingo dute.
Behar horiek guztiak egiteko, eta «guztien artean haurrentzako eskola bide jasangarri, autonomo, aberasgarri eta seguruak egiteko», herritarren parte hartzea eskatu dute.