Mutrikuko Udalak antolatuta, Fermin Muguruzak gidoia idatzi eta zuzendutako Next music station dokumental sorta proiektatuko da Zabiel kultur etxean. Dokumental sorta horretako hiru proiektatuko dira Mutrikun, eguenero, 19:00etan.
Herrialde arabiarretako bederatzitan –Libano, Siria, Aljeria, Tunez, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen eta Sudan– musikari buruzko dokumental sorta zuzentzeko enkargua jaso zuen Muguruzak Al Jazeera Documentary Channel katearen eskutik. Dokumentalek, hain zuzen ere, arabiar munduko errealitatea jasotzen dute.
Mutrikun sortaren lehen hiru kapituluak ikusi ahal izango dira, honako egunetan: bihar [otsailak 2], Next music station I. Egypt, 2011; otsailaren 9an, Next music station II. Kuwait/Yemen/Bahrain, 2011 eta otsailaren 16an, Next music station III. Lebanon, 2011.
Otsailaren 23an, bestalde, Party & borroka (Txalaparta, 2016) liburuaren aurkezpena egingo da, Zabiel kultur etxean, 19:00etan. Antolatzaileek azaldu dutenez, Ion Andoni del Amo liburuaren egilea bertan egongo da, liburuari buruzko azalpenak ematen.
Liburua Del Amok Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako doktore tesi bat da, eta bertan azken 60 urteko musika joerak eta euskaldunek ondo pasatzeko dituzten ohituren inguruko azterketa sakona egin du. Egileak eztabaida sortu nahi izan du bere saiakerarekin, baita egun entzuten den musikaren inguruko hausnarketa piztu ere.
Oro har, musika, kultura eta jendartea aztertu ditu Del Amok liburuan. Musika kontsumitzeko era aldatu egin dela dio, eta geroz eta musika aukera gehiago dagoen arren, abesti berak entzuten direla jaso du liburuan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.