Asteburuan jokatu dute Ispasterko 22. Kintxopeko Zaldi-Mando Proben Sariketa, eta Muxikako Maume auzoko Barayarrazaren zaldiak
80 1/2 untze eta metro bateko marka lortu du. Harentzat izan dira txapela, manta eta 750 euroko diru saria.
Etxebarriko Adorria Anaiak-en zaldia geratu da bigarren, eta Azkoitiko Txibilterren zaldia sailkatu da hirugarren.
Ispasterko Udaletik jakitera eman dutenez, probak “oso ondo” joan dira, eta hiru egunetan jende ugari egon bada ere, domeka [otsailak 12] izan zen egunik jendetsuena.
Barikuan [otsailak 10] egin zuten lehen saioa, eta Etxebarriko Adorria anaien, Kortezubiko Eurtenetxeren eta Laukizeko Landazabalen zaldiek burutu zuten dema. Orduan Etxebarriko Adorria Anaien zaldiak jarri zuen marka, baina zapatuan Maumeko Barayazarraren Zaldiak gainditu zuen, eta atzo parte hartu zuten zaldiek ezin izan zuten hura hobetu.
Sailkapena:
- Barayazarra (Maume) 80 1/2 untza m 1
- Adorria anaiak (Etxebarria) 74 1/2 untza 4,50 m
- Txibilter (Azkoitia) 69 1/2 untza 4,80 m
- Landazabal (Laukiz) 64 1/4 untza 2,90 m
- Aitor Alzaa (Aulesti) 61 1/4 untza 3,43 m
- Ibaratz-Koba (Aulesti) 56 1/4 untza 1,65 m
- Jose Angel Lopez (Laudio) 48 untza 6,40 m
- Eurtenetze (Kortezubi) 33 untza