Eskubide sozialei buruzko hitzaldia emango dute gaur, Mutrikun
Mutrikuko EH Bilduk antolatuta, eskubide sozialen inguruko hitzaldia egingo da gaur, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Eta horretarako, gai sozialetan inguruan aritzen diren bi aditu etorriko dira: Nerea Kortajarena Ibañez EH Bilduren legebiltzarkidea ...
EH Bilduren ustez, Mutrikun 1.000 pertsona inguru prekarietate egoeran bizi dira. Are gehiago, mutrikuarren bataz besteko irabazi maila Gipuzkoako baxuenetarikoa da. «Mutrikuar asko dira egoera penagarrian bizi direnak, baina bitartekaritzak huts egin du arrazoi desberdinak medio. Udalak herriaren egoera zein den jakiteko azterketa sakona egin beharko luke, eta oinarri horietatik irtenbide egokiak ezarri, prekarietatean edo bazterkerian bizi den hainbat pertsona ahalik-eta egokien laguntzeko».