Zorioneko eguna izan da gaurkoa [martxoak 18] Izarbidean elkartekoentzat eta haien gonbidapenari erantzunda gaurko ospakizunetan parte hartu dutenentzat. Markina-Xemeingo alde zaharrean triki-poteo kalejiran bildu dira eguerdi partean, eta urratsez urrats, eguerdian Etxebarriko Antsotegin jarraitu dute eguneko ekintzek.
Giro ezin hobea izan dute bazkaritan, eta umore eta konplizitate momentu asko. Postrearen ostean, bertso saioa: Iratxe Ibarrak eta Andoni Egañak hartu dute mikrofonoa, eta lehen bertsoetan oso presente izan dituzte Maialen, Edorta edota Josetxo. Azken horrek bertsorako tartea ere hartu du. Barre algararik ez da falta izan bertsorik bertso.
Ibarra eta Egañaz, bertsotan.
Ekainera bidean. Gaurkoa elkartearen Topagunearen 10. urteurreneko lehen ekintza izan da. Ekainaren 17an izango dute ospakizun egun handia, eta hitzordu hori ailegatu bitartean, herritarrei zuzendutako kirol ekitaldi, mendi irteera eta beste hainbat ekintza antolatuko ditu Izarbideanek herriko talde eta elkarteekin batera. Helburua elkartea ezagutzera ematea da, herritarrekin bat egitea, bide berriak eraikitzeko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.