Berdel gehiegi arrantzatu dela adierazi du Azkuek
Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikultura zuzendariak esan du Ondarroako portuan berdel gehiegi sartu dela; kuporik ez direla errespetatzen ari eta neurriz kanpo ari direla arrantzatzen. Jaurlaritzak horrelakorik ezin duela onartu adierazi du, eta neurriak hartuko dituztela hori kontrolatzeko.