Kontzertu bikainagaz hasi dute Musika Hilabetea
Zabiel kultur etxeko ganbara musikazalez bete zen zapatu eguerdian. Josean Pascualen zuzendaritzapean, Carmen obertura (G. Bizet), Igor pintzea guda dantzak (A. Borodin), 2. Suitea banda militarrerako (G. Holst), Mendi-mendiyan (J.M. Usandizaga) eta Bi...
Arreta handiz jarraitu zuten ikus-entzuleek kontzertua, adi-adi. Txaloz agurtu zituzten musikariak. Eta amaieran, bandako bazkide egiteko aukera ere eduki zuten herritarrek. Ohi bezala, CD bat jaso zuten bazkide berriek.
20:00etan jarraitu zuten eguneko ekintzek. Donostiako Musikalis abesbatzaren emanaldiarekin gozatu zuten komentuan bildutakoek.
Hilaren 25ean jarraituko du Musika Hilabeteak. Easo abesbatza egongo da, Parrokian. Eta apirilaren 8an, Arriola & Barandiaran biolin eta piano taldeak eskainiko du emanaldia.