Bizkaiko Batel Ligaren jardunaldiak Bermeon jokatuko dituzte asteburuan
Bizkaiko Batel Ligako VII. eta VIII. estropadak jokatuko dituzte asteburuan. Bihar 15:30ean uretaratuko dira; etzi, berriz, 10.30ean hasiko da lehia.
Lea-Artibaiko taldeei dagokienez, Isuntzatik eta Ondarroatik zazpina taldek parte hartuko dute.
Bestalde, bihar IX. Ibilbide Luzeko Euskadiko Traineru Txapelketa jokatuko dute Pasai San Pedron, 17:00etatik aurrera. Aurretik, delegatuen bilera egingo dute Kofradian (15:30).
Emakumezkoetan Lea-Artibai, Hondarribia, Zumaia, Hernani, Hibaika, Kaiarriba, Donostia, Orio eta Koxtape lehiatuko dira.
Mutriku, MariƱeiros de Mera, SantoƱa, Zumaia B, Kaiarriba B, Getxo, Hibaika, C.R Vilaxon, C.R Txapela, P.D Koxtape B eta San Pedro B uretaratuko dira lehenengo txandan.
Bigarren txandan egongo dira Isuntzako arraunlariak, eta haregaz batera talde hauek lehiatuko dira bigarren txandan: Hondarribia B, Orio B, C.R Mecos, C.R Coruxo, Zumaia A, Arkote, Itsasoko Ama, Zarautz, eta Getaria.
Gizonezkoetan hiru tanda egongo dira. Ondarroagaz batera, Hondarribia, San Pedro, Kaiku, Urdaibai, Orio, Zierbena eta Koxtapek osatuko dute hirugarren tanda.
Bestalde, beteranoen txandan si talde hauek parte hartuko dute: Indianoak-Ternua, Ibaialde, Zarautz A.E, Fortuna, Arkote eta Zumaia.