Hizkuntzek lanerako zein bizitzarako daukaten garrantzia gero eta nabarmenagoa izanik, aurtengo udan atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikastera doazen gazteei zuzendutako
50 beka emango ditu
Cikautxo-k; pertsonako, gehienez,
2.000 eurokoa izango da diru laguntza. Aurkezteko
hiru baldintza bete beharko dira: Lea-Artibaikoa izatea, 1999tik 2003ra jaiotakoa izatea eta euskara menperatzea.
Izena emateko epea
maiatzaren 2tik 19ra artekoa da. Horretarako,
gomatartin@cikautxo.com posta elektronikora NA eskaneatuta eta Lea-Artibain erroldatuta dagoela bermatzen duen udaletxeko agiria bidali beharko dira. Epea amaitu eta gero, beka jasoko dutenekin harremanetan jarriko dira Cikautxoko ordezkariak, prozesuagaz aurrera jarraitzeko. Dena dela, beka horien erabilera zuzena dela bermatzeko, bidaia, matrikula, egonaldia eta abar justifikatzen dituen ordainagiriak eskatuko ditu kooperatibak; horiek bidaiatu aurretik zein ostean aurkeztu ahal izango dira.
Zozketa. 50 beka eskaera baino gehiago jasoz gero, ez da inolako lehentasunik egongo, adin, egoera ekonomiko edo bestelakoekin lotuta. “Zozketa bat egingo da parte hartzaile guztien artean”.