Traganarru bat ikuskatu dute Mutrikuko portutik

Andoni Iparragirrek grabatu du bideoa, eta behean ikusi ahal duzuen argazkia Facebook-eko Mutrikuko komunitatearena da. Traganarrua gaur [apirilak 27] ikuskatu dute.

Traganarrua edo tragarroia haize-zurrunbilo indartsua da, hodei-zutabe edo kumuluninbo baten azpitik irteten den hodei-kono alderantzikatu eta inbutu-formako gisa azaltzen dena, azpian itsasotik jasotako ur-tantaz edo lurretik jasotako hauts, harea edo zaborrez osaturiko anabasa bat eduki ohi duena.

Normalean, ez dira oso indartsuak, tornadoak ez bezala, eta luzaro gutxikoak dira. Hala ere, nabigaziorako arriskutsuak izan dira oso.

Argazkia: Mutrikuko (Facebook)

Argazkia: Mutrikuko (Facebook)

Iruzkin bat

Egin iruzkin bat

*

*

CAPTCHA Image

*

  • Ibai
    27 apirila 2017 at 23:26 - Reply

    Txarto ez banabil horrei Ondarrun tragonarru deitzen gako. Eta euskera batun traganarru edo tragarroia.

  • LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU

    Send this to friend