Domeka goizetik [maiatzak 14] arratsaldera arte hamaika jolasetan ondo pasatzeko aukera edukiko dute beste urte batez Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko ume zein gaztetxoek.
11:30etan hasi eta 14:30ak arte goranzko tirolina, kutxen jolasa eta jumar jolasak egiteko aukera izango dute. Era berean, goizean zein arratsaldean puzgarriak eta aurpegia margotzeko txokoa egongo dira. Halaber, horma irudi
erraldoia ere osatuko dute egun osoan, eta horrekin batera, egurrezko jokoetan ondo pasatzeko aukera edukiko dute.
Arratsaldean
ginkana erraldoia egingo dute, eta eguna borobiltzeko txokolatadan elkartuko dira guraso eta seme-alabak.
Azken urteetan egin legez, Lea Ibarra Udal Mankomunazgoak eta Kubike aisialdi elkarteak elkarlanean antolatu dituzte domekako ekintzak, eta aisialdi taldeko kideek esan dutenez, domekan zabalduko dute Lea Ibarreko
udaleku irekietan izena emateko epea; interesatuek ekainaren 12ra arte izango dute izena emateko aukera. Uztailaren 10etik 28ra izango dira udalekuak Aulestin.
EGITARAUA:
- 11:00-14:00: Goranzko tirolina, kutxen jolasa eta jumar jolasak.
- 11:00-14:00/17:00-19:00: Puzgarriak, aurpegia margotzeko txokoa, egurrezko jokoak eta mural erraldoia.
- 17:00: Ginkana erraldoia.
- Amaieran: Txokolatada.