Nekazaritza lanetan zebilen gizonezko bat hil da Ziortza-Bolibarren
Atzo 19:00ak aldera gertatu zen istripua Zeinka-Ziarregi auzoan. 58 urteko gizonezkoa traktore batean nekazaritza lanetan zebilela, traktorea irauli eta harrapatuta geratu zen; Markina-Xemeingo suhiltzaile etxeko suhiltzaileak ere hara joan behar izan zuten.
Ertzaintza eta anbulantzia bertaratu ziren, eta osasun langileek haren heriotza baieztatu zuten.