Herriko 31 ganaduzaleen animaliak ikusgai egon dira gaur goizean [ekainak 10] Etxebarriko Ganadu Azokan. Animalia ikusgarriak atera dituzte plazara ganaduzaleek. Poniak, astoak, behorrak, zaldiak, behiak eta idisko ederrak egon dira gaur, Galartza industriguneko erakusketa eta salmenta azokako sokan lotuta. Ondoan, ardi eta ahari taldeak eta txakurren bat ere izan dituzte; aurrekaldean, berriz, untxiak eta oiloak egon dira, Mikel eta Markel Egurrola Etxaniz anaienak.
Makilak eskuan, goizeko hamarretarako prest egon dira ganaduzaleak animaliak erakutsi eta saltzeko. Traturako azoka aproposa izaten da Etxebarrikoa eta aukera aprobetxatu dute askok.
Lehen orduan lasai asko ikus zitekeen ganadu aukera zabala, eguerdi partera hurreratu da azokara ikusle gehiago. Danetara herriko ganaduzaleen 114 buru egon dira ikusgai, urte askotako lan handiaren erakusgarri.
Ganadua sokan lotuta, Etxebarriko Ganadu Azokan.
Ganadu Azokako animalien aurreko partean egon dira, urtero bezala, inguruko ekoizleen postuak. Gazta, ogi eta gozoak, pate eta ardoak erosteko aukera eskaini du azokak gaurkoan. Horrez gain, taloak ere egon dira estreinako, eta urtero modura, sagardo eta txakolina zein okela errea dasdatzeko aukera izan dute azokara hurreratu direnek udalak prestatutako txosnan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.