Jai giroan agurtu dute ikasleek 2016-2017 ikasturtea
Mahonak soinean jantzi eta poz-pozik atera ziren atzo Bermeoko ikasleak etxetik. Ikasturteari amaiera eman zioten, eta ondo eman, gainera. Urtero legez, jai giroan murgildu baitziren ikasturtea agurtzeko eta udako oporraldiari ongietorria emateko. Berm...
Mahonak soinean jantzi eta poz-pozik atera ziren atzo Bermeoko ikasleak etxetik. Ikasturteari amaiera eman zioten, eta ondo eman, gainera. Urtero legez, jai giroan murgildu baitziren ikasturtea agurtzeko eta udako oporraldiari ongietorria emateko. Bermeoko Udalaren Kultura Sailak ikasturte amaierako jaia antolatzen baitu urtero ikasleentzat. Adin tarteka banatuta, ekintza ezberdinetan parte hartu zuten goizean. Ondoren, eguerdian, Lameran batu ziren ikasle, irakasle eta gurasoak, eta Xaiborren Dantzatlon diskofestagaz dantza egiteko aukera eduki zuten (ezkerrean). Arratsaldean, umeentzako parkean ondo pasatzeko aukera eduki zuten (eskuman).