Markina-Xemeingo Artibai Futbol Taldeak urteko batzar nagusia deitu du
Urtero denboraldi amaieran egiten duten modura, Artibai Futbol Taldeak urteko batzar nagusia egingo du gaur [ekainak 23], Uhagon kulturgunean. 18:30ean jarri dute ordua batzeko lehen deialdian, eta 19:00etan, bigarrenean. Bazkide guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Aurreko aktaren irakurketa eta onespena eginda, 2016-2017 denboraldiaren kirol balorazioa eta balantze ekonomikoa azalduko dituzte, eta ondoren, 2017-2018ko aurrekontua aurkeztuko du futbol taldearen zuzendaritzak. Bilera galdera-erantzunekin amaituko dute.