Bi puntu lortuta, Gernika-Lumo izan da aurten Bizkaiko Herriarteko Zesta-Punta Txapelketako irabazlea. Final ikusgarri eta lehiatua jokatu zuten bi taldeek Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatean bariku arratsaldean [ekainak 23].
Senior mailako partidagaz hasi zuten finala. Maila horretan Markina-Xemeingo
Meabe eta Elkoro I izan ziren nagusi Gernika-Lumoko
Urrutxua eta Learretari 35 eta 29 irabazita. Bigarren partida, berriz, kadete mailakoa, Gernika-Lumoko
Aritz Arratibel eta IƱigo Undak irabazi zuten. 30 eta 22 gailendu ziren
Alex Goitia eta Ander Olabarriaren kontra. Finala, beraz, gazte mailako azken partidan erabaki zen.
Gazte mailako pilotariak publikoa aguretzen partida hasi aurretik.
Gogor aritu ziren hasieratik Gernika-Lumoko
Urko Lekerikabeaskoa eta Ibon Urrutxua. Hala ere, Markina-Xemeingo
Gorka Libano eta Danel Mandiola aurkari gogorrak izan zituzten. Lehia bizia egon zen partida osoan eta gernikarrak aurretik joan baziren ere, tanto gutxiren aldeagaz, atzetik izan zituzten partida osoan Markina-Xemeingo bikotea.
Gernika-Lumo eta Markina-Xemeingo pilotari eta arduradunak txapelketaren sari banaketaren ostean.
33 eta 29 zihoazela bazirudien gernikarrak garaipena eskuan zutela, baina azken tantora arte ez zuten etsi Libanok eta Mandiolak eta 34 eta 33 egotera ere ailegatu ziren, emozioa azken tantora arte mantenduz. Gernikarrek, maila handiagaz baina, azken tantoa lortu eta txapelak jantzi zituzten.