Gipuzkoako Herriartekoa irabazi ondoren, Euskal Herriko zesta-punta txapelketan dago orain Mutriku. Atzo [uztailak 2] goizean Gasteizko Olabe frontoian jokatutako jardunaldian bi eta bat menderatu zuten Gasteizko taldea.
Kadete mailan, Arrillaga eta Mendizabalek 7-30 menderatu zituzten gasteiztarrak. Partidu nahiko erraza izan zen, azken markagailuak erakutsi zuen bezala. Gazte mailan ere aise nagusitu ziren mutrikuarrak. Mendizabal eta Manzisidorrek 10-35 irabazi zuten. Senior mailan galdu zuten bakarrik mutrikuarrek. Gasteiz 35-18 nagusitu zen.
Gasteiz eta Mutrikuren arteko partidu bat. Argazkia: Danok Bat