Atsegin dot, beti edonora sartzerakoan, «egunon», «arratsaldeon» edo «gabon»-ak emoten dabezan jentie. Atsegin, gauzak «mesedez» eskatzen dabezan jentie. Atsegin dot, «eskerrik asko» emoten daben jentie, edo norabait sartzerakoan atie zabaltzen edo eusten dabena. Atsegin dot, irribarrez harrerie eiten daben jentie. Atsegin, kaletik irribarrez doan norbanakoa. Atsegin dot, lotsarik barik kale punta batetik bestera alkarrizketa lotsabako bat dekon jentie. Atsegin dot zebrabidietan beti geratzen dan hori edo edadeko jentieri bidie gurutzatzen laguntzen dautzona. Atsegin dot, begiradak interpretetan dakizen jentie. Atsegin berbaro bat noz biher dozun edo zure bakardadien egon gura dozula aurreikusten dakizen jentie. Atsegin dot, besarkada sakonak eta luziek emoten dabezan hori. Atsegin, eskue inddertsu emoten dabena edo goizien ikusi izan arren bi mosugaz hartzen zaitzuena arratsaldien. Atsegin WhatsApp bidez mezuek laburdura barik idazten dabezana. Atsegin dot pertsona detailistie. Atsegin dot, gurasoak miresmenez entzuten dabezana.
Atsegin dot, zaharrauanganako errespetoa erakusten dabena. Atsegin dot, zugaitik arduratzen dan jentie. Atsegin dot, kotxiegaz zeuzer txarto egin izan arren bozinie jo ez eta keinu konplize bategaz begiratzen zaitzuena. Atsegin dot, eurixe danien aterpie gurutzatzen danari izten dautzon jentie. Atsegin, beti agur edo bixerarte esaten dabena. Atsegin dot, egun illunena be umorez hartzen dabena. Atsegin beti konformetan dana. Atsegin dot, beti zeuzer erakusten dautzuna. Atsegin, berba goxoz mintzo dana. Atsegin dot, gauzak natural kontetan dabezana. Atsegin, beti laguntzeko prest dauena. Atsegin dot, arazoak barik soluziñoak billatzen dabezan jentie. Atsegin dot, arpeixe emoten daben jentie. Atsegin berbetan begixetara begiratzen dabena.
Atsegin dot, kariñosoa dan jentie. Atsegin, «maite zaitzut» lotsarik barik diñona. Atsegin dot lotsatzen dan jentie. Atsegin bere buruengan konfidantzie dekona. Atsegin dot jente arduradune. Atsegin bizixe Carpe diem bizi dabena. Atsegin dot akatsatatik ikesten daben jentie, edo eindakoan damu barik bizi dana. Atsegin dot, jausi arren jaikitzen dakixena. Edo jausteko bilddurrik ez dekona. Atsegin dot…