Gari-jotzea ikusteko aukera egongo da bihar, Amoroton
64 urteren ostean, gari-jotzea nola egiten den ikusteko aukera egongo da bihar, Amoroton. 18:00etan egingo dute ekintza, hilerriaren aurrean erein duten gari soloan.Aurreratu dutenez, bi eratara egingo dute gari-jotzea: dena eskuz egiten zen modura eta...
Aurreratu dutenez, bi eratara egingo dute gari-jotzea: dena eskuz egiten zen modura eta garai hartako makinariekin egiten zen modura. Gainera, gari-jotzeari lotutako lanabes, makineria eta abarren erakusketa ere egongo dela aurreratu dute.
Edonola ere, ekintza berezia izango da, eta urteak atzera gariagaz nola lan egiten zuten ezagutu ahalko dute herritarrek. Beraz, bihar hilerri pareko solora gerturatzeko gonbitea egin diete guztiei.