Mutrikuko Master Seriesaren finala jokatuko da zapatuan [uztailak 22], 22:30ean Miruaitz frontoian. Gernika Jai Alai enpresako bi bikote neurtuko dira finalean:
Erkiaga-Aldazabal eta
Hormaetxea-Ekhi.
Aritz Erkiagak eta Ibon Aldazabalek gutxienekoagatik lortu zuten garaipena finalaurrekoetan, Diego Beaskoetxea eta Unai Lekerikabeaskoaren kontra. Alex Hormaetxeak eta Ekhi Martinezek, berriz, ez zuten hirugarren set-a jokatzerik ere behar izan; lehen bi setak irabazi zizkieten Xabi Barandika eta Eric Irastorzari.
Aldazabal eta Hormaetxea Gernikako frontoian. Argazkia: Jai Alai News
Finalerako atsedena hartzeko denbora gutxi izango dute Aldazabalek eta Hormaetxeak, bihar [uztailak 21] Grand Slameko final laurdenak jokatuko dituzte eta Beaskoetxea eta Irastorzaren aurka.
Mutrikuko frontoia ia guztiz bete zen finalaurrekoetan, eta zapatuan ere hala izatea espero dute antolatzaileek. Finalaren aurretik, gainera, beste partida bat izango dute; Arbe eta Garita, eta Aimar eta Amigorena bikoteen artekoa.
Mutrikuko Master Seriesaren atzetik
Lekeitiokoa jokatuko da
uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an.