Hamalau ikastarotan parte hartzeko aukera egongo da Muxikan
Muxikan ere ikastaro ugari eskainiko dituzte 2017/2018 ikasturtean. Hain zuzen, hamalau ikastaro egongo dira aukeran, ume zein helduentzat.Umeek pintura eta marrazketa ikastaroan, xakean, zumba txikin, bertsolaritzan, lerroko patinaketan zein ingelesek...
Umeek pintura eta marrazketa ikastaroan, xakean, zumba txikin, bertsolaritzan, lerroko patinaketan zein ingeleseko eskoletan parte hartu ahal izango dute, eta helduek, aldiz, euskarazko eskoletan, joskintzan, esku lanetan, GAPen, yogan, zumba-n zein pilatesen. Gainera, gitarra eskolak ere emango dituzte nagusi zein 6 urtetik gorako umeentzat.
Udalak jakinarazi duenez, irailaren 28a arteko epea dago izena emateko Zubieta Errotan.