Eskualdeko jende asko egoten da zain urtero Aulestiko
Santa Eufemi jaietako kontzertuak noiz helduko, beti izaten baita talde handien agertoki, eta aurtengoan ere ez du hutsik egin. Bariku gauean
Vendetta, Belatz eta Sustrajah Band taldeek lehenengo eta
Dj Bullek gero eskainitako kontzertuetan jende asko ibili zen. ulestiko udaletik nabarmendu dutenez, aurreko asteburuan ez bezala eguraldi ona egin izanak ere asko lagundu du, eta bestetik, Gababus zerbitzua egoteak ere gazte asko erakarri ditu herrira.
Baina musikaz gain, beste ekitaldi batzuk ere egon dira Aulestin. 28. irrintzi txapelketa esaterako,
Nerea Foruriak irabazi du, beste sei lehiakideen aurretik. Lorea Zarragoikoetxea izan da bigarren sailkatua eta Ainara Ituiño hirugarrena. Ermitarako igoera
Ekaitz Kortazarrek irabazi du mutiletan, 04:12 minutuko denboragaz, eta nesketan berriz,
June Arbeok, 5 minutu eta 32 segundogaz. Mutilen podiuma Josu Uriarte eta Joseba Plaza markina-xemeindarrek osatu dute, eta neskena berriz, Aiora Agirregomezkorta markina-xemeindarrak eta Inma Ruiz gernikarrak. Lehen aulestiarrak Igor Urionabarrenetxea eta Izaro Aranburu izan ziren.
Amorotoarrak oinez joan ziren jaiez gozatzera.
Domekan, mezagaz hasi zuten jaia, eta euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten gero. Ondoren jokatu zen bolo txapelketa
Oier Azumendi ‘Atzotei’-k irabazi zuen. Jaia amaitzeko, domeka arratsaldean Esteibar eta Obieta trikitilariak lehenengo eta Basajaun taldearen erromeria egon ziren gero.
Bestalde, Alkartasun zozketako zenbaki saritua
1.722 izan da, eta saridunak 15 egun ditu saria batzera pasatzeko.